Berriak

Atzealdea ‘Euskara eta kulturartekotasuna Alegiako eskolan’ proiektuaren aurkezpena egingo da irailaren 20an 17:00etan kultur etxean

Alegiako Herri Eskolak eta UEMAk elkarlanean sustaturiko egitasmoa da eta familiei zuzenduriko aurkezpena izango da

2023·09·14


Alegiako Herri Eskolak eta UEMAk sustatuta, ‘Euskara eta kulturartekotasuna Alegiako eskolan’ proiektuaren aurkezpena egingo da irailaren 20an, asteazkena, 17:00etan Alegiako Inaxio Begiristain Kultur eta Kirol Etxean. Familiei zuzenduriko ekitaldi bat izango da eta ekitaldiak irauten duen bitartean, umeak zaintzeko zerbitzua eskainiko da. Hori erabili nahi dutenek izena eman beharko dute eskolan.

Euskalduntasunetik kulturartekotasuna eraikitzea du erronka egitasmo berri horrek eta aurkezpen horretan proiektuaren nondik norako guztiak azalduko zaizkie bertan parte hartzen duten familiei. Horrenbestean, familiei bertaratzeko deia egiten zaie.

Aurkezpenean aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko da. Erabili nahi dutenek Telegram aplikazioa deskargatu behar dute mugikorrean eta kaskoak eraman beharko dituzte.