Berriak

Atzealdea “Euskaraz bizi ahal gara” hitzaldia eskainiko du Galtzaundi Euskara Taldeak asteazkenean 19:00etan kultur etxean

Eskualdeko herrien egoera soziolinguistikoaren azterketa egingo dute Mikel Artolak eta Amaia Doyaguek gidatuko duten hitzaldian

2019·12·02


Galtzaundi Euskara Taldeak antolatuta, “Euskaraz bizi ahal gara” hitzaldia eskainiko da asteazkenean, abenduak 4, 19:00etan kultur etxean. Hizkuntzaren gaia herritarren artean zabaldu eta kontzientzietan eragitea helburu duen hitzaldi zikloaren barruan kokatzen den saioa da, eskualdeko herrien egoera soziolinguistikoa aztertzearekin batera. Datorren urterako prestatzen ari diren Euskaraldiaren nondik norakoen berri ere emango da eta Tolosaldeko Euskararen Mahaiaren inguruan ere ariko dira.