Berriak

Atzealdea “Ez utzi engainatzen, babestu zure eskubideak” kanpaina jarri du abian Tolosaldea Garatzenek

Gehiegikeria eta iruzurren aurrean erabiltzaileei babes neurrien berri ematea da helburua

2018·01·31


Tolosaldeko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak “Ez utzi engainatzen, babestu zure eskubideak” kanpaina jarri du abian. Gure etxeetara hainbat enpresaren edo erakunde publikoren izenean datozela esanez deitzen dutenei atea zabaldu aurretik, esaten digutena benetakoa dela frogatzea eskatzen zaie herritarrei kanpaina honen bidez, gertatzen diren gehiegikeriak eta iruzurrak ekiditeko helburuarekin. Ezezagunen batek atea jotzen duenean, esaten duena zalantzan jarri eta frogatzeko deia egiten da. Adibidez, telefono konpainia batetik datorrela esaten badu, konpainiara deitzea gomendatzen da, egiaztatzeko. Iruzurra egin nahi digutela frogatzen bada, Ertzaintzara deitzeko gomendioa egiten da.