Berriak

Atzealdea “Garraio Publikoa Defenda Dezagun” lemapean kontzentrazioa deitu dute Tolosaldeko 20 alkatek ostiralerako Donostian

Gipuzkoako Aldundiaren atarian elkartuko dira erakunde horri garraio publikoaren aldeko apustu sendoa eskatzeko

2018·11·05


Tolosaldeko 20 alkatek deituta, azaroaren 9an bilkura bat egingo da Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean, erakunde horri garraio publikoaren aldeko apustu sendoa egiteko eta gaiaren inguruan jada luze doan gatazka konpontzeko eskatzeko. Azken hilabeteetan asko izan dira kaltetuak izan diren herritarrak eta deialdia babesten duten alkateen esanetan, herritarrei dagokie autobus garraio publikoa aldarrikatzea. Horretarako, “Garraio Publikoa Defenda Dezagun” lemapean egingo den bilkuran parte hartzera deitzen dituzte herritarrak.