Berriak
Atzealdea ‘Gizonduz’ ekimenaren inguruko sentsibilizazio eta prestakuntza programak aurkeztu ditu Emakundek
2022·02·18
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde gizonezkoen inplikazioa sustatzea helburu duen ‘Gizonduz’ ekimenaren baitan, 2022ko sentsibilizazio eta prestakuntza programak aurkeztu ditu Emakundek. Programaren inguruko informazio orokorra lotura honetan kontsultatu daiteke.
Programaren baitan hainbat ikastaro eskaintzen dira. Doakoak dira eta antolakuntza aldetik malguak. Aurrez aurreko zein online formatuetan eskaini daitezke eta lantzen diren gaiak anitzak dira.
Online prestakuntzari dagokionean, sentsibilizazio eta prestakuntza modulu bana eskaintzen dira:
Sentsibilizazio modulua
‘Gizonak, maskulinitateak eta berdintasuna’.
Urte osoan zehar, 10 ordu.
Prestakuntza modulua
‘Maskulinotasunak. Gizonak eta berdintasuna. Erronkak eta erresistentzia’.
25 ordu.