Berriak
Atzealdea ‘Go!azen’en denboraldi berriko lehen atalaren aurrestreinaldirako gonbidapenak formulario bidez eskatu daitezke
2024·11·07
Go!azen telesailaren denboraldi berriko lehen kapituluaren aurrestreinaldia egingo da Alegiako zinean azaroaren 17an 17:00etan. Bada, emanaldi horretarako doako gonbidapena hartu beharko dute bertan izan nahi dutenek. Gonbidapenak eskatu nahi dituztenek azpiko loturako formulario bidez egin beharko dute igande gaua baino lehen. Eskaera egin dutenek astelehenean jaso beharko dituzte gonbidapenak 16:15etik 18:00etara kultur etxean. Gonbidapenak banatzerako orduan, eskaerak jasotzen diren hurrenkera mantenduko da. Formulario bidez gonbidapen guztiak banatuko ez balira, geratzen direnak astelehenean banatuko dira.
Alegiako ikastetxeetako haurrei eman nahi zaie lehentasuna eta horrenbestean, Lehen Hezkuntzako ikasleak ahal den neurrian gurasorik gabe joatea eskatzen da, ahalik eta haurrik gehienek lekua izan dezaten. Haur Hezkuntzakoen kasuan, guraso batekin hainbat haur joateko saiakera egitea eskatzen da, arrazoi berarengatik.