Berriak

Atzealdea ‘Go!azen’ Telesailaren denboraldi berriko lehen kapituluaren aurrestreinaldia egingo da azaroaren 17an Alegian

17:00etatik aurrera ‘New York NewYork’ izeneko lehen kapitulua eskainiko da zinean

2024·11·05


'Go!azen' telesail arrakastatsuaren denboraldi berria azaroaren 22an estreinatuko da telebistan. Asko izango dira denboraldi berriaren zain irrikaz dauden gaztetxoak eta hilaren 22ra itxaron gabe, ‘New York New York’ izena duen kapituluaren aurrestreinaldiaz gozatzeko aukera izango dute. Azaroaren 17an, igandea, 'Go!azen' telesailaren denboraldi berriko lehen kapitulua primizian eskainiko da Alegiako zinean. 17:00etan hasiko da emanaldia eta EITBren, UEMAren eta Udalaren elkarlanari esker gauzatu ahal izan da.