Berriak

“Gurasoak haurren hizkuntz eredu” hitzaldia izango da apirilaren 5ean San Juan eskolan

Inaxio Usarralde izango da hizlaria eta bi saio izango dira, 16:00etan eta 18:00etan

2017·04·03


Alegiako San Juan eskolak eta Iturri Zahar Guraso Elkarteak elkarlanean hitzaldi bat antolatu dute datorren apirilaren 5erako, asteazkena. Gurasoak haurren hizkuntz eredu” izenburua izango du hitzaldiak eta Inaxio Usarralde izango da hizlaria. San Juan eskolako 3.B gelan izango da eta bi saio izango dira, 16:00etan eta 18:00etan. Bertaratzeko asmoa dutenei, hitzaldiak irauten duen bitartean haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dela jakinarazten zaie.