Berriak
Atzealdea “Itsaspetik azalera, azaletik plazara” antzezlana eskainiko da ostiralean 22:00etan Elizpe zinean
2019·11·19
Udazkeneko kultur egitarauaren barruan, ostiralean “Itsaspetik azalera, azaletik plazara” antzezlana eskainiko da Elizpe zinean. 22:00etan hasiko da eta Itziar Saenz de Ojerrek eta Nagore Leonek, kresalak mendeetan emakumeei azalean utzitako aztarnak biltzen dituen antzezlan bat oholtzaratuko dute. Kostaldeko herrietan, olatuen joan-etorriak ekartzen ditu bizibidea eta heriotza; poza eta tristura; maitasuna eta gorrotoa... eta aspaldiko kontu eta kantu zaharrak.
Emanaldi horretarako sarrerak jada salgai daude kultur etxean 5 euroko prezioan. Ostiralean bertan ere erosi ahal izango dira Elizpe zinean.