Berriak
Atzealdea

‘Mendiak 1976’ dokumentala eskainiko da abenduaren 14an zinean Mendi Asanbladaren eskutik

19:00etan hasiko da proiekzioa eta Luis Arrieta zuzendariarekin solasaldia ere izango da

2022·12·07


Alegiako Mendi Asanbladak antolatuta, ‘Mendiak 1976’ dokumentalaren proiekzioa egingo da abenduaren 14an, asteazkena, zinean. Dokumentalak nafar espedizio batek 1976an 7116 metroko garaiera duen Afganistango Shakhaur mendira egindako espedizio baten ingurukoak biltzen ditu. Lehen zazpi milako euskalduna bezala igaro zen historiara eta horren ingurukoak hobeto ezagutzeko, Luis Arrieta zuzendariarekin solasaldia ere izango da. Istorio ezezagun bat da, erronkaz, ametsez eta abenturaz betea; baina aldi berean, minetik ere badu.