Berriak
Atzealdea ‘Oinarrizko gaitasun digitalak’ ikastaroa eskainiko du Peñascal fundazioak azaroan Tolosan
2023·10·27
Peñascal fundazioak oinarrizko gaitasun digitalen inguruko ikastaro bat eskainiko du azaroan zehar. Hilaren 2an hasiko da eta abenduaren 1ean amaituko da, 110 orduko iraupena izanez. Saioak 9:00etatik 13:00era izango dira Peñascal fundazioak Tolosako Usabal industriagunean duen egoitzan.
Landuko diren edukien artean ondokoak daude: sistema eragilea, bulegotika tresna orokorrak (testu prozesadorea, aurkezpenak, kalkulu orria…), informazioaren tratamendua (nabigazioa, informazio bilketa…) eta komunikazioa (posta elektronikoa, webmailak…).
Ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa da Lanbiden izena emanda egotea eta informazio gehiagorako edo izena emateko 943 67 61 61 telefono zenbakira deitu daiteke do Lanbideren webgunean sartu behar da.