Berriak

Atzealdea ‘Saguzarrak gure bizilagunik onenak’ tailerra ekainaren 22an egingo da

Izena emateko epea ekainaren 19ra bitartean egongo da zabalik eta aurrez eman zutenek ere berriz eman beharko dute

2023·06·12


Eguraldi txarrak eraginda atzeratu egin behar izan zen ‘Saguzarrak gure bizilagunik onenak’ tailerra. Ekainaren 22an, osteguna, egingo da 21:15ean plazan hasita saguzarrak behatzea ahalbidetuko duen saioa eta izena emateko epea berriz zabalduko da. Aurreko datarako izena eman zutenek eta joan nahi dutenek berriz eman beharko dute izena eta aurrekoan joan ezin zutenek eta orain joan nahi dutenek ere izango dute aukera.

Lotura honetan edo kultur etxean eman ahal izango da eta ekainaren 19a izango da azken eguna.