Berriak

Atzealdea “Soñando con alas” dokumentala eskainiko da martxoaren 5ean Elizpe zinean

19:00etan hasiko den proiekzioak bost hegazti zale amorraturen istorioa kontatzen du

2020·03·02


Datorren ostegunean, martxoak 5, “Soñando con alas” dokumentala eskainiko da 19:00etatik aurrera Elizpe zinean. Juan Jose Ramos eta German Pineloren dokumental honek bost hegazti zale amorraturen istorioa kontatzen du. Espainiar estatuko probintzia ugaritan grabatua izan da dokumental hau eta aipatu bost protagonisten bizipenak ezagutzeaz gain, irudi ikusgarriez gozatzeko aukera ere izango da. Pertsona horiek, beraien bizitzetako une ezberdinetan izan duten profila aztertzen du ekoizpenak. Pertsona horien intimitatea da dokumentalaren oinarrietako bat. Haur bat, irakasle bat, eurodiputatu bat edo bere lana utzi duen psikiatra bat dira besteren artean, protagonistak. Eta guztiek afizio bat dute komunean: ingurune naturalean hegaztiekin harreman zuzena izatea.