Berriak
Atzealdea 12 eta 16 urte bitarteko nerabeek egun pasa egin ahal izango dute Iruñera abenduaren 27an
2022·12·20

Mattin Gizarte Abenturak eta Alegiako Udalak antolatuta, 12 eta 16 urte bitarteko nerabeek Iruñera irteera bat egin ahal izango dute abenduaren 27an, asteartea. Goizeko 10:00etan Alegiatik autobusez abiatu eta besteren artean, salting jarduera egiteko aukera izango dute. Norberak bere bazkaria eraman beharko du eta 20:00etarako bueltan izango dira Alegian. Izena emateko epea abenduaren 21ean itxiko da eta interesatuek 603 58 55 09 telefonoan edo kultur etxean eman dezakete izena. Irteerak 18 euroko prezioa izango du.