Berriak

Atzealdea 14 urtetik beherako haurrek egunean ordubetez atera ahal izango dute etxetik igandetik aurrera

Heldu batek lagunduta, gehienez hiru haur batera beharrezko segurtasun distantziak mantenduz

2020·04·24


Espainiako gobernuak igandetik aurrera 14 urtetik beherakoek etxetik ateratzeko izango duten aukeraren inguruko xehetasunak eman ditu. Haurrek ordubete egon ahal izango dute etxetik kanpo, goizeko 9:00etatik gaueko 21:00etara bitartean, gehienez etxetik kilometro batera urrunduz. Gurasoetako batekin edo adinez nagusi den eta beraiekin bizi den anai-arreba batekin atera ahal izango dute eta pertsona horrek gehienez hiru haurrekin atera ahal izango du aldi berean, beti ere eskatzen den segurtasun distantzia mantenduz. Haurrek etxetik jostailuak atera ahal izango dituzte (baloiak edo patinak, adibidez) baina jolas parkeak itxita egongo direla gogorarazten da. Irteerak modu mailakatuan egiteko eskatzen da, haur guztiek ordu berean leku berean bat egin ez dezaten, kutsatzeak ekiditeko helburuz. Landa eremuan bizi diren haurrek ere ordubetez atera ahal izango dute, etxe inguruan gehienez kilometro bateko eremuan, guraso edo beraiekin bizi den adin nagusiko batek lagunduta. COVID-19aren  sintomaren bat izan dezaketen haurrek ezingo dute etxetik atera.