Berriak
Atzealdea 14 urtetik beherako haurrek paseatzera ateratzeko aukera izango dute igandetik aurrera
2020·04·22
Iragan asteburuan iragarri zuen Espainiako gobernuak apirilaren 27tik aurrera haurrei etxetik ateratzeko baimena emango zitzaiela. Bada, etxetik ateratze hori zer izango zenaren inguruko xehetasunak eman zituzten atzo. Hasiera batean, 14 urtetik beherako haurrek gurasoetako batekin alarma egoerak baimendutako ezinbesteko jarduerak egitera (erosketak egitera, farmaziara, banketxeetara…) joan ahal izango zutela esan zuen Espainiako gobernuak. Gizartean eta oposizioko alderdi politikoen artean hautsak harrotu zituen erabaki horrek eta iluntzean Espainiako gobernuak erabakia aldatu zuen. 14 urtetik beherako haurrek paseatzera atera ahal izango dute pertsona heldu batekin. Neurri hori igandean, apirilak 27, jarriko da indarrean eta asteburuan emango dituzte paseatzea zer denaren inguruko xehetasunak.