Berriak

Atzealdea Zuhaitz eguna ospatu zuten herriko ikastetxeek martxoaren 27an

Espezie ezberdinetako 50 zuhaixka landatu zituzten eta ondoren hamaiketakoa egin zuten

2024·04·05


Martxoaren 27an zuhaitz eguna antolatu zuten Alegiako Udalak eta herriko ikastetxeek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Eskolako haur txikienek herriko plaza inguruan kokaturiko lorontzietan loreak landatu zituzten eta lehen hezkuntzako ikasleak Langaurrera igo ziren bertan zuhaixka ezberdinak landatzera. Denera 50 zuhaixka landatu eta beharrezko babesak jarri zituzten. Landatutako zuhaitzak urkia, astigarra, otsolizarra, haritza eta arteak izan ziren. Gainera zuhaixka hauek bertako landareen hazietatik ernaldutakoak dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko basozaintza zerbitzuak Urnietako Arizmendi mintegian hazitakoak. Ikasleek lan bikaina egin zuten eta ondoren hamaiketako goxoaz gozatu zuten Langaurren bertan.