Berriak

Atzealdea Txintxarri Abesbatza kultur elkarteak Andosillako upategi batera irteera antolatu du apirilaren 27rako

Interesatuek elkarteko kideren baterekin harremanetan jarrita eman dezakete izena apirilaren 19a baino lehen

2024·04·05


Txintxarri Abesbatza kultur elkarteak antolatuta Andosillako Alore familia upategira irteera egingo da apirilaren 27an, larunbata. Nahi duen ororentzat irekia izango da irteera hau eta Alegiatik autobusez egingo da joan-etorria. Elkartetik adierazi den moduan, ardoa lagun, ez da kanturik faltako egunean zehar.

Goizean upategia bisitatuko da eta bertan hamaiketakoa egingo da. Andosilla herria ezagutzeko modua ere egingo da eta bertan bazkalduko dute.

Irteeraren prezioa 60 eurokoa da eta interesatuek, elkarteko kideren batekin harremanetan jarrita eman ahal izango dute izena, apirilaren 19a baino lehen.