Berriak

Atzealdea Askotariko ekintzak bilduko ditu Udaberriko Kultur Egitarauak

Sutarri dantza taldearen 25. urteurrenak pisu berezia izango du baina izango da bestelakorik ere

2024·04·12


Asteartean jarriko da martxan Udaberriko Kultur Egitaraua. Udalak herritar guztiei zuzenduriko ekintza ugari prestatu ditu datozen asteetarako. Sutarri dantza taldearen 25. urteurrenak presentzia zabala izango du egitarauan baina bestelako ekintzak ere jasotzen dira. Apirilaren 16an Mertxe Aizpuruaren ipuin kontaketa izango da 17:00etan liburutegian 4 eta 7 urte bitarteko haurrentzat. Apirilaren 29tik maiatzaren 4ra berriz, Sutarri dantza taldeak bere 25 urteko ibilbidea jasotzen duen erakusketa bat jarriko du udaletxeko ganbaran.

Maiatzari begira jarrita, hilaren 4ean, larunbata, Sutarri Eguna ospatuko da eta datozen egunetan emango da egun horretako egitarau zehatzaren berri. Hilaren 17an, ostirala, ‘Vademekum’ kale antzerkia ikusi ahal izango da 19:00etatik aurrera Kalebeherako parkean. Maiatzaren 25ean Langaurre Eguna egingo da eta hurrengo egunean, 26an, Gipuzkoako bertsolari txapelketak sailkatze saioa jokatuko da zinean 17:00etatik aurrera.

Maiatzekoak osatzeko, hilaren 30ean haurren dantza tailerreko kideen emanaldia izango da 17:00etan kultur etxean eta 18:00etan irakurle taldeak Patxi Zubizarretaren ‘Loak ezkutatzen duena’ liburua aztertuko du liburutegian. Azkenik, maiatzaren 31n, Iturri Zahar guraso elkarteak antolaturiko ikasturte amaierako festa izango da.

Ekainean ere izango dira ekitaldi gehiago baina horien berri aste batzuk barru emango da. Ekitaldien inguruko informazio zehatza webgune honetako agenda atalean eta Alegia APP gailu mugikorretarako aplikazioan aurkituko duzue.