Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien bi partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian

Gorengo mailako jubenilak eta infantil mutilak izango dira etxean ariko direnak

2024·04·16


Intxurreko futbolarien bi partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian. Gorengo mailako jubenilek Zestoaren aurkakoa izango dute larunbatean 11:30ean. Zumaian 1 eta 4 irabazita lidertzan iritsiko dira alegiarrak partida horretara. Infantil mutilek berriz, txapeldunen faseko neurketa izango dute Aizkorri Goierriren aurka igandean 12:00etan Lazkaon 3 eta 2 galdu zuten Intxurrekoek azken partidan.

Bestelakoan, erregionalek bana berdindu zuten kopan Urolaren aurka. Bigarrenak dira eta igandean 15:30ean Mutrikun jokatuko dute. Lehen mailako jubenilek 3 eta 2 galdu zuten Astigarragan igoera fasean. Seigarren postuan daude eta larunbatean 11:30eanLagun Onak liderraren zelaian ariko dira. Ohorezko mailako kadeteek 2 eta 0 irabazi zioten Anaitasunari eta igandean 15:30ean Eibarren jokatuko dute. Azkenik, infantil neskek igandean 14:00etan Arrasaten jokatuko dute.