Berriak
Atzealdea ‘Neskak eta kirola’ mahai ingurua antolatu du Intxurre futbol taldeak apirilaren 24rako
2024·04·16

Intxurre futbol taldeak ‘Neskak eta kirola’ mahai ingurua antolatu du apirilaren 24rako, asteazkena. 18:30ean izango da kultur etxean eta diziplina ezberdinetan diharduten bost kirolari izango dira bertan, Zuriñe Iglesias kazetariak gidatuko duen saioan. Ondokoak izango dira mahai inguruan parte hartuko duten kirolariak:
-Udane Ostolaza (harrijasotzailea).
-Itxaso Erasun (pilotaria).
-Eukene Larrarte (txirrindularia).
-Izarne Sarasola (Realeko futbolaria).
-Naroa Garaialde (futbol epailea).
Intxurretik herritarrak mahai ingurura gonbidatu nahi dira gaia interesgarria delakoan eta amaieran, zozketak eta mokadutxo bat egiteko aukera ere izango da.