Berriak
Atzealdea Mendi asanbladak Bedaiora irteera antolatu du maiatzaren 19rako
2024·04·25
Alegiako mendi asanbladak Bedaiora irteera bat antolatu du datorren maiatzaren 19rako, igandea. Bedaiotik Gurbil Haundi baserrira oinez joan eta bertan Balerdipeko Erleak egitasmoa ezagutzeko aukera izango dute irteeran parte hartzen dutenek. Erlezainen lana gertutik ezagutzeko aukera paregabea izango da eta ondoren hamaiketakoa egingo da.
Interesatuek maiatzaren 5a baino lehen eman beharko dute izena alegiakomendiasanblada@gmail.com helbidera idatzita edo kultur etxean. Antolakuntzatik plaza mugatuak direla jakinarazi da. Bisitaren eta hamaiketakoaren prezioa 12 eurokoa izango da helduentzat eta 10 eurokoa haurrentzat.