Berriak

Atzealdea Sutarri Eguneko kalejiran parte hartu nahi dutenentzat entseguak egingo dira apirilaren 16an eta 23an

Interesatuek apirilaren 11 baino lehen eman beharko dute izena kultur etxean

2024·04·05


Sutarri dantza taldeak 25. urteurrena ospatzen jarraitzen du eta maiatzaren 4an Sutarri Eguna egingo da. Egun osoko festa izango da eta kalejira, bazkaria eta erromeria egingo dira, besteak beste. Kalejira berezia izango da eta Sutarrik herritarrak bertan parte hartzera animatu nahi ditu. Hainbat dantza egingo dira kalejira horretan eta horiek prestatzeko bi entsegu egingo dira. Apirilaren 16an eta 23an, astearteak, egingo dira 19:30etik 20:30era kultur etxean. Interesatuek kultur etxean bertan eman behar dute izena apirilaren 11 baino lehen. Dantza taldetik herritarrak kalejiran parte hartzera animatu nahi dira.