Berriak
Atzealdea Sutarri Eguneko bazkarirako txartelak erosteko azken eguna apirilaren 28a izango da
Interesatuek kultur etxean edo Iskiña tabernan erosi ditzakete txartelak eta egun osoko festa izango da
2024·04·25
Maiatzaren 4an, larunbata, Sutarri Eguna ospatuko da. Dantza taldearen 25. urteurreneko ospakizunen baitako beste hitzordu bat izango da eta egun osoko egitaraua antolatu da. 11:30ean kalejira herrikoi bat egingo da dantza ezberdinekin Lasko txarangak lagunduta. 14:00etan bazkaria izango da plazan eta 16:30etik 19:30era erromeria Elizagoien ahizpekin. Bazkarirako txartelak kultur etxean eta Iskiña tabernan erosi daitezke eta azken eguna apirilaren 28a, igandea, izango da.