Berriak
Atzealdea Sutarri dantza taldeak erakusketa bat jarriko du udaletxeko ganbaran apirilaren 29tik maiatzaren 4ra
2024·04·26

Sutarri dantza taldeak 25 urte betetzen ditu aurten eta urtemuga borobil hori ospatze aldera, ekintza ezberdinak egingo dira urtean zehar. Horietako bat apirilaren 29tik maiatzaren 4ra egingo den erakusketa izango da. 25 urteko ibilbidea laburbiltzen duten jantziak, argazkiak eta bestelako objektu ezberdinak jarriko dituzte erakusgai udaletxeko ganbaran. Apirilaren 29an, 30ean eta maiatzaren 2tik 4ra 18:00etaik 20:00etarako ordutegian egongo da zabalik eta maiatzaren 1ean, 12:00etatik 14:00etara.