Berriak
Atzealdea Ludoteka zerbitzu zabalagoa eskainiko du aurten Udalak
2024·04·25

Alegiako Udalak indartu egingo du udan eskaintzen duen ludoteka zerbitzua. Data aldetik zabaldu egin da eskaintza eta horrenbestean, ekainaren 24tik uztailaren 30era bitartean eskainiko da zerbitzua. Horrekin batera, 2012 eta 2021 urteen artean jaiotakoei begira, ordutegia ere zabalagoa izango da. Goizeko 7:30etik 9:30era bitartean haur txokoan zaintza zerbitzua eskainiko da eta 9:30etik 13:00era ludoteka izango dute.
DBHko ikasleei dagokienean, beraiei zuzenduriko ekintzak ere izango dira. Jarduera ezberdinak egin ahal izango dituzte eta egun batzuetako irteera egiteko aukera ere izango dute.
Bi kasuetan, data zehatzak, jarduerak, izena emateak, prezioak eta antzeko datuak aurrerago jakinaraziko dira.
Begirale deialdia
Ludotekan begirale bezala jardun nahi dutenek maiatzaren 1a izango dute kurrikulumak bidaltzeko azken eguna. Bi modutara aurkeztu dezakete:
-Emailez: udalekuirekiak@kalexka.com helbidera bidalita.
-Udaleko erregistroan.