Berriak

Atzealdea Udalak Gazteleku zerbitzua jarriko du martxan laster

6 eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeek asteazkenetik larunbatera erabili ahal izango dute

2024·04·26


Alegiako Udalak laster jarriko du martxan Gazteleku zerbitzu berria urte osorako. Enpresa bati 4 urteko esleipen publiko bat egin berri zaio eta zerbitzua martxan izateko azken xehetasunak lotzen ari da. Asteazkenetik larunbatera bitartean eskainiko du zerbitzua Gaztelekuak eta 6 eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzenduta egongo da. Adin tarte bakoitzari dagozkion ordutegien berri aurrerago emango du Udalak.

Hezitzailea eragileekin harremanetan

Zerbitzua eskainiko duen hezitzailea herriko eragile guztiekin harremanetan jarriko da eta xehetasun guztiekin Gaztelekuak nola funtzionatuko duen eta zein dinamika izango duen azalduko die.