Berriak
Atzealdea Intxurreko gorengo mailako jubenil taldeak ohorezko mailarako igoera lortu du
2024·04·29

Intxurreko jubenil mailako gorengoen taldeak ohorezko mailarako igoera lortu du hiru jardunaldiren faltan. Iragan asteburuan Urkiren zelaian 0 eta 1 irabazi zuten eta modu horretan, matematikoki mailaz igotzea lortu zuten. Denboraldi osoan partida bakarra galdu dute eta urte aparta ari dira osatzen. Larunbatean 18:00etan Idiazabalen aurka jokatuko dute etxean.
Horrez gain, beste bi partida ere izango dira Elorrin. Lehen mailako jubenilek Lazkaoren bisita izango dute igoera fasean larunbatean 15:30ean. Soraluzen 3 eta 0 galduta iritsiko dira partida horretara. Infantil mailako mutilek txapeldunen faseko partida izango dute igandean 16:00etan Burumendiren kontra. Soraluzen galdu egin zuten azken neurketa.
Etxetik kanpo ariko direnen inguruan, erregionalek kopako partida izango dute larunbatean 16:30ean Aretxabaletan. Azken partida bina berdindu zuten Ikasberriren kontra. Ohorezko mailako kadeteek 1 eta 2 galdu zuten Billabonaren kontra eta igandean 16:00etan Elgoibarren jokatuko dute. Azkenik, infantil mailako neskek kopako partida izango dute igandean 13:15ean Zumaian. Iragan asteburuan 4 eta 1 irabazi zioten Lagun Onaki.