Berriak
Atzealdea Iñaki Artolak Zabalaren aurka jokatuz itxiko du larunbatean final laurdenetako ligaxka
2024·05·01
Iñaki Artolak buruz buruko txapelketako final laurdenetako azken jardunaldiko partida jokatuko du larunbatean Iruñeko Labriten Zabalaren aurka. Alegiarra finalerdietarako sailkatuta dago eta larunbateko partidak zehaztuko duen bakarra, multzoko lehen edo bigarren postuan geratzea izango da. Finalerdiak maiatzaren 18an eta 19an jokatuko dira Iruñean eta Donostian.
Intxurrekoen partidak
Ostegunean eta ostiralean Intxurreko pilotarien lau partida jokatuko dira Elorri pilotalekuan. Gipuzkoako lau t’erdiko eta Udaberri txapelketetakoak izango dira. Hemen zerrenda:
Osteguna, maiatzak 2, 18:00etan:
-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko nagusien bigarren maila: Onsalo-Altuna (Hernani).
Ostirala, maiatzak 3, 18:30ean:
-Eskuz binaka gizonezkoen infantil maila: Intxurre-Oiarpe.
-Eskuz binaka gizonezkoen infantil maila: Intxurre-LAPKE.
-Eskuz binaka gizonezkoen alebin maila: Intxurre-Oiarpe.