Berriak
Atzealdea Jubilatuen elkartean bingoa egingo da apirilaren 6an eta 27an
17:00etan izango dira saioak eta 18 urtetik gorako herritarrei parte hartzeko deia egiten zaie
2024·04·05
Alegiako jubilatuen elkarteak bingoa egiten du hilabete bakoitzeko azken larunbatetan. 17:00etatik 18:30era bitartean adinez nagusi diren herritar guztiek dute bingoan parte hartzeko aukera. Martxoko azken larunbata jai eguna zenez, apirilean 2 saio egingo dira. Lehena bihar, hilak 6, eta bigarrena hilaren 27an.