Berriak

Atzealdea HH eta LHkoentzako udalekuetako izena emateko epea maiatzaren 6tik 12ra egongo da zabalik

Eskolatik bideratuko den formulario baten bidez edo kultur etxera joanda eman ahal izango da

2024·05·02


Alegiako Udalak maiatzaren 6an zabalduko du HH eta LHko haurrentzako udalekuetarako izena emateko epea. Maiatzaren 12a izango da azken eguna eta interesatuek eskolatik bideratuko den formulario baten bidez edo kultur etxera joanda eman ahal izango dute izena. Kultur etxeko ordutegia 10:00etatik 13:00era eta 14:00etatik 21:00etarakoa da.

2012 eta 2021 artean jaiotakoek eman ahal izango dute izena eta txanda ezberdinak izango dira:

-Lehen txanda: ekainaren 24tik uztailaren 12ra: 70€.

-Bigarren txanda: uztailaren 17tik uztailaren 30era: 35€.

-Hilabete guztia: ekainaren 24tik uztailaren 30era: 100€.

Ludotekaren ordutegia 9:30etik 13:00era izango da.

Horrez gain, GOIZ TXOKOA ere eskainiko da. 7:30etik 9:30era eskainiko du zerbitzua eta hemen ere aukera ezberdinak izango dira:

-Lehen txanda: ekainaren 24tik uztailaren 12ra: 30€.

-Hilabete guztia: ekainaren 24tik uztailaren 30era: 50€.

-Egun solteak: 5€ eguneko.