Berriak

Atzealdea Eider Mendoza Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak Alegiara bisita egin du

Udal ordezkariekin egin duen bileran herriak dituen erronka eta beharren inguruan aritu dira

2024·05·03


Gipuzkoako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusi den Eider Mendozak Alegiara bisita bat egin zuen atzo, osteguna. Regina Sorarrain alkatea buru, Aurrera Alegiako zinegotziek egin zioten harrera Mendozari eta Udaletxean bilduta egon ziren. Foru Aldundia eta Alegia elkarlan estuan ari dira azken hilabeteetan eta bileran, herriak dituen erronken eta beharren inguruan aritu ziren. Alegiako Udalak eskerrak eman nahi dizkio Mendozari erakutsitako gertutasunagatik eta prestutasunagatik.