Berriak

Atzealdea Kultur dinamizatzaile lanpostua aldi baterako betetzeko eskaintza zabaldu du Alegiako Udalak

Interesatuek maiatzaren 9ra bitartean izango dute hautagaitzak aurkezteko epea

2024·05·06


Alegiako Udalak kultur dinamizatzaile lanpostua titularraren IT egoerak irauten duen bitartean betetzeko eskaintza zabaldu du. Izendapena egiten den momentuan lanean hasi eta lanpostuaren titularra itzuli bitarteko iraupena izango luke kontratuak eta bitarteko funtzionario motakoa izango litzateke.

Alegian kultura eta kirol arloetan egiten diren ekintzen antolakuntza, ekintzak eta egin bide guztiak aurrera eramatea litzateke lanpostuaren egitekoetako bat. Horrekin batera, jarduera eskaintzak aztertu, kontratazioak bideratu, kultur eta kirol arloko bileretan parte hartu eta aktak egin, kultur eta kirol etxean sor daitezkeen gorabeherei aurre egitea eta arlo horiekin loturiko beste edozer ere egin beharko ditu lanpostua lortzen duenak.

Aldi baterako lanaldi osoko kontratua eskainiko da eta hauek dira eskakizunak:

-Euskarako C1 titulua.

-Mota honetako lanetan esperientzia.

-Alegiako biztanlea izatea baloratuko da.

Interesatuek maiatzaren 9a baino lehen aurkeztu beharko dituzte hautagaitzak Lanbiden eta informazio gehiagorako ere bertara jo beharko dute.