Berriak
Atzealdea Intxurre Pilota Eskolak gurasoekin bilera informatibo bat egingo du maiatzaren 16an datorren ikasturteari begira
2024·05·06
Intxurre Pilota Eskola ari da pixkanaka 2024-2025 ikasturtea egituratzen. Izena emateko epea zabaldu aurretik, gurasoekin bilera informatibo bat egingo da maiatzaren 16an, osteguna, 18:00etan. Bilera horretan pilota eskolaren funtzionamenduaren berri emango zaie bertaratzen diren gurasoei eta batez ere, pilota eskolan lehen aldiz izena eman nahi dutenei zuzenduta dago, 2011-2013 artean jaiotakoentzat.
Bilerara hurbiltzeko interesa dutenek udakopelotaeskola2021@gmail.com helbidera idatzita eman beharko dute izena. Bide batez, edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago lortzeko ere idatzi dezakete bertara.
Azkenik, pilota eskolatik gogorarazi nahi da ekainera bitartean egingo diren entrenamentuetan ateak zabalik izango dituztela berauetan parte hartu nahi dutenek.