Berriak
Atzealdea Elorri Aldapak Hernaniren aurka jokatuko du finalerdia larunbatean 16:15ean Elorrin
2024·05·06

Elorri Aldapak denboraldiko partidarik garrantzitsuena jokatuko du larunbatean 16:15ean Elorri pilotalekuan. Alegiarrek bigarren mailako finalerdia jokatuko dute Hernaniren aurka eta partida hori irabazten duen taldea lehen mailara igoko da. Partida hori galtzen duenak berriz, igoera lortzeko bigarren aukera bat izango du.
Elorri Aldapak larunbatean jokatu zuen bigarren faseko azken partida Karlatz Takeren kantxan eta 30 eta 72 irabazi zuten. Lehen laurden berdindu baten ostean, defentsan intentsitatea igo zuten unean alegiarrek beraien jokoa egiteko modua izan zuten eta handik aurrera eroso aritu ziren. Taldekide guztien artean minutuak banatu zituzten eta larunbateko erronkari begira jokalariak prest izateko helburua bete zuten.
Larunbateko partida gogorra izango da. Egia da lehen fasean elkarren aurka jokatu zituzten bi partidetan alegiarrek garaipena lortu zutela baina bigarren fasean, hernaniarrek azken lau partidak jarraian irabazi dituzte.
Elorri Aldapak harmailetako giroarekin hasi nahi du partida irabazten eta horretarako dei egiten zaie zaleei, pilotalekua bete eta taldea hauspotu dezaten. Saria ez da edonolakoa. Lehen mailarako igoera lortzea, urte paregabe bati erremate bikaina jartzea litzateke eta hori lortzeko, denen laguntza beharko da.