Berriak
Atzealdea Intxurre elkartearen Inaxio Begiristain kultur beka Alegiako Herri Antzerki Proiektuak jaso du
2024·05·07

Intxurre Elkarteak Inaxio Begiristain Kultur Bekaren lehen deialdia egin zuen duela hilabete batzuk. Bada, elkarteak jakinarazi berri duenez Alegiako Herri Antzerki Proiektuak jaso du beka, honek 2024an bere ekimenak gauzatu ditzan. Proiektuaren helburu nagusia Alegian euskal antzerkiaren zaletasuna piztea, eustea, da. Eta euskerazko ekimen baten bueltan herritarrak batzea.
Horretaz gain, Inaxio Begiristainenen figura oroitzea eta transmititzea, Antzerki taldearen jarraipena lortzea jenerazio desberdinak lotuz, eta urtero obra bat eskaintzea herritarrei (eta inguruko herrietan) aipatzen ditu asmoen barruan.
Horretarako herriko ia talde guztien saretzea lortu nahi du zentralitatea hartzen duen Intxurre Antzerki Taldearen inguruan. Antzerki taldeak obra berri bat taularatuko du 2024an, eta besteak beste baldintza hori jarri du epaimahaiak beka ematerakoan.
Horretaz gain, eskolarekin landu beharreko ekimenak daude eta dagoeneko burutu duen SUTARRI dantza taldearen 25. urteurrenean parte hartzea.
Inguruko herrietara zabaltzeko asmoa ere azaltzen da herri antzerki proiektu horretan, eta 2024an gauzatuko bada ere, aurrera begiratzeko intentzioarekin jaiotzen da proiektua.
Ekainean estreinaldia
Urte betez ari da, maiatzetik, Intxurre Antzerki Taldea obra berria prestatzen. “Jo ezak berriro Sam” izenburua duen antzerkia estrenatuko dute 2024ko ekainean Alegian. Aurrekontua berdintzeko arazoak izan arren eta Inaxio Begiristain bekaren laguntzarekin, dagoeneko prest dago taldea herrian hiru emanaldi eta ondoren beste herrietara zabaltzeko obra.