Berriak

Atzealdea Elorri Aldapak Bosteko Irauli liderraren aurka jokatuko du larunbatean 16:15ean etxean

Multzoko bi talderik onenen arteko partida ikusteko aukera izango dute saskibaloi zaleek

2024·04·08


Aste santuko etenaren ostean, Elorri Aldapa lehiaketara itzuliko da larunbatean. Bosteko Irauli taldearen bisita izango dute 16:15ean Elorri pilotalekuan. Alegiarrak bigarrenak dira sailkapenean eta lehen postuan den taldearen aurka ariko dira. Finalerdietarako txartela ondo bideratuta daukate baina lehen postura hurbiltzeko saiakera egin nahiko dute alegiarrek eta horretarako, garrantzitsua izango da zaleen babesa. Lehen itzulian Elorri Aldapak 78 eta 50 galdu zuen Donostian.