Berriak
Atzealdea Iñaki Artolak igandean jakingo du noren kontra jokatuko duen buruz buruko finalerdia maiatzaren 19an
2024·05·07
Iñaki Artolak igandean ezagutuko du buruz buruko pilota txapelketako finalerdietan izango duen aurkaria. Alegiarra bere multzoko lehen postuan sailkatu da ligaxkako azken partidan Zabalari 22 eta 8 irabazi ostean. Gauzak horrela, beste multzoko bigarren sailkatuaren aurka jokatuko du Artolak finalerdi hori maiatzaren 19an, igandea, jokatuko du Donostiako Atano III.a pilotalekuan eta Jokin Altuna edo Dario izango du aurkari. Bi pilotari horiek igande honetan jokatuko duten partidak irabazlea izango da aurrera egingo duena. Beste finalerdia Lasok eta Zabalak jokatuko dute.
Intxurrekoen partidak
Ostegunean, ostiralean eta larunbatean Intxurreko pilotarien partidak jokatuko dira Elorri pilotalekuan. Hemen zerrenda:
Maiatzak 9, osteguna, 18:00etan:
-Lau t’erdian gizonezkoen jubenilen lehen maila: Iturrioz (Intxurre)-Legarreta (Hernani).
Maiatzak 10, ostirala, 18:15ean:
-Eskuz binaka gizonezko alebinen bigarren maila: Intxurre-EPLE.
-Lau t’erdian gizonezko jubenilen lehen maila: Murua (Intxurre)-Saez (Ataun).
-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Intxurrre-Hernani.
-Lau t’erdian gizonezko jubenilen bigarren maila: Collado (Intxurre)-Azkoitia (Azkoitia).
Maiatzak 11, larunbata, 18:15ean:
-Lau t’erdian gizonezko nagusien lehen maila: Oiarbide (Intxurre)-Ituarte (LAPKE).