Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien bi partida jokatuko dira larunbatean Elorri zelaian

Infantil neskek kopako finalerdia jokatuko dute larunbatean 13:30ean Arrupe Chaminaderen zelaian

2024·05·08


Intxurreko futbolarien bi partida jokatuko dira larunbatean Elorri zelaian. Erregionalek Euslakdunaren aurkako kopako partida jokatuko dute 15:30ean. Arizmendiren aurka 1 eta 3 irabazita, kopako multzoko bigarrenak dira. 18:00etan gorengo mailako jubenilek Aretxabaletaren aurkakoa izango dute. Iragan asteburuan 3 eta 0 irabazi zioten Idiazabali eta lidertzan jarraitzen dute.

Etxetik kanpo ariko direnen inguruan, infantil mailako neskek kopako finalerdia izango dute larunbatean 13:30ean Arrupe Chaminaderen zelaian. Zumaian 1 eta 4 irabazita, multzoko bigarren postuan amaitu zuten. Lehen mailako jubenilek igoera faseko partida izango dute larunbatean 17:30ean Arrupe Chaminaderen zelaian. Lazkaori 3 eta 0 irabazita, igoera faseko bosgarren postuan daude. Ohorezko mailako kadeteek 5 eta 1 galdu zuten Elgoibarren eta igandean 16:00etan Aizkorri Goierriren zelaian ariko dira. Infantiletan, mutilek 1 eta 4 galdu zuten Burumendiren aurka txapeldunen fasean eta larunbatean 12:00etan Anaitasunaren aurka jokatuko dute.