Berriak
Atzealdea Maiatzaren 15ean Tateh Lehbib saharrak hitzaldia eskainiko du udaletxeko ganbaran 18:00etan
Plastikozko botilak eta hondarra erabilita 25 etxebizitza eraiki zituen eta esperientzia hori kontatuko du ‘Etxebizitza jasangarria eraikitzeko ametsa’ izenburupean
2024·05·08

Tolosaldea Sahararekin eta ACSAG elkarteek antolatuta, Tateh Lehbib ingeniari eta ekintzaile sahararrak hitzaldi bat eskainiko du datorren maiatzaren 15ean, asteazkena, 18:00etan udaletxeko ganbaran. Lehbibek ‘Etxebizitza jasangarria eraikitzeko ametsa’ izena jarri dio hitzaldiari eta plastikozko botila birziklatuak eta hondarra erabiliz, 25 etxebizitza nola egin zituen kontatuko du. Hitzaldi hau Maiatza Borrokan ekimenaren baitan kokatzen da.