Berriak

Atzealdea KZ Guneak Android sistema erabiltzen duten gailuei buruzko ikastaro bat eskainiko du ekainean

Ekainaren 3tik 11ra izango da, dohainik, 16:00etatik 18:00etara KZ Gunean bertan, kultur etxean

2024·05·08


KZ Guneak aurrez aurreko ikastaro bat antolatu du ekainaren 3tik 11ra. Android sistema erabiltzen duten smartphone eta tableten erabileraren ingurukoa izango da eta saioak 16:00etatik 18:00etara izango dira KZ Gunean bertan. Ikastaroa euskaraz izango da eta informazio gehiagorako edo izena emateko www.kzgunea.eus helbidean sartu daiteke edo 945 062 555 telefono zenbakira deitu daiteke. Ikastaroko egunetan, KZ Guneko tutorea bertan egongo da 16:00etatik 20:00etara.

Bisita eta urruneko ikastaroak

KZ Guneko tutoreak ekainaren 19an, asteazkena, egingo du hurrengo bisita. 18:15etik 20:00etara egongo da KZ Gunean bertan eta erabiltzaileek izapide ezberdinak egiteko aukera izango dute, BakQ kasu.

Bestetik, ekainean urruneko ikastaroak ere izango dira. Lotura honetan duzue zerrenda.