Berriak
Atzealdea Iñaki Artola buruz buruko final laurdenetan izango da Peñari 22 eta 16 irabazi ostean
2024·04·10
Iñaki Artola buruz buruko pilota txapelketako final laurdenetako ligaxkan izango da. Igandean Peñaren aurka jokatu zuen final zortzirenei zegokien kanporaketa eta 22 eta 16 irabazi zuen. Partida gogorra izan zen eta alegiarra itxura sendoa eman zuen. Sakearekin asmatu zuen eta pilota aurkariak baino gehiago atzeratu zuen. 10 eta 5 aurretik izan zen eta 21 eta 12 ere bai. Peñak erreakzio txiki bat izan zuen lau tanto segidan eginez baina azkenerako, 22 eta 16 eta Artola final laurdenetako ligaxkan ariko da.
Igandean izango du ligaxka horretako lehen partida. Joseba Ezkurdiaren aurka ariko da Eibarren. Txapelketa ofizial batean buruz buru ariko diren lehen aldia izango da. Multzo honetako beste partida Elordik eta Zabalak jokatuko dute.
Intxurrekoen partidak
Intxurreko pilotariak Gipuzkoako lau t’erdiko eta Udaberri txapelketak jokatzen hasiko dira asteburuan. Hemen ostiralean 18:30ean Elorri pilotalekuan jokatuko diren partiden zerrenda:
-Eskuz binaka gizonezkoen alebin maila: Intxurre-Gazteleku.
-Eskuz binaka gizonezkoen alebin maila: Intxurre-Gazteleku.
-Eskuz binaka gizonezkoen infantil maila: Intxurre-Hernani.
-Eskuz binaka gizonezkoen infantil maila: Intxurre-Ilunpe.
-Gizonezkoen jubenilen lehen maila: Murua (Intxurre)-Insausti (Tolosa).
-Gizonezkoen jubenilen bigarren maila: Collado (Intxurre)-Lizarazu (EPLE).