Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian

Erregionalak, kadeteak eta infantil neskak izango dira etxean ariko direnak

2024·04·10


Intxurreko futbolarien hiru partida ikusi ahal izango dira asteburuan Elorri zelaian. Erregionalek kopako partida izango dute larunbatean 16:00etan Urolaren aurka. Ohorezko mailako kadeteek berriz Anaitasunaren aurkakoa izango dute egun berean 11:00etan. Azkenik, infantil neskek Aiztondori egingo diote aurre kopan igandean 11:00etan.
Etxetik kanpo ariko direnen inguruan, ohorezko mailako jubenilek Zumaian jokatuko dute larunbatean 18:00etan. Lehen mailan, igoera fasean, Intxurre Astigarragan ariko da igandean 10:00etan eta infantil mutilek Lazkaon izango dute txapeldunen faseko partida egun berean 15:45ean.