Berriak
Atzealdea Atzerritartasunari eta herritartasunari buruzko saioa egingo da apirilaren 30ean Tolosaldeko Emakumeen Etxean
2024·04·11
Apirilaren 30ean atzerritartasunari eta herritartasunari buruzko saio bat egingo da 10:00etatik 12:00etara Tolosaldeko Emakumeen Etxean, Tolosan. Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu Juridikoen baitako Aholku Sareak emango duen formakuntza izango da eta doakoa izango da, Tolosako Emakumeen Etxean bertan edo lotura honetan aurrez izena emanda. Aipatu gaien inguruan oinarrizko informazioa ematea eta baimenak izapidetzearen inguruko informazio praktikoa eskaintzea izango dira saioaren helburuak. Ondoko gaiak landuko dira saio horretan:
-Pertsona atzerritarren eskubideak.
-Egonaldi egoera: ikasketengatik, epe laburrekoa.
-Bizileku egoera: aldi baterako bizileku eta lan baimena; ezohiko baldintzengatik (formakuntzagatiko finkatzearen figura berria), epe luzekoa.
-Berritzeak.
-Familiak berriz elkartzeak.
-Erregimen komunitarioa.
-Herritartasuna.