Berriak

KZ Guneak smartphoneak eta tabletak erabiltzen ikasteko ikastaroa eskainiko du ekainaren 3tik 11ra bitartean

Izena emateko 945 062 555 telefono zenbakira deitu behar da eta saioak 16:00etatik 18:00etara izango dira

2024·04·12


KZ Guneak smartphoneak eta tabletak erabiltzen ikasteko ikastaro bat antolatu du ekainaren 3tik 11ra. Aurrez aurreko ikastaroa izango da eta saioak egunero izango dira 16:00etatik 18:00etara kultur etxean. Android gailu horiek erabiltzen ikasi nahi dutenek 945 062 555 telefono zenbakira deituta eman dezakete izena. Gutxienez bi pertsona beharko dira ikastaroa egin ahal izateko eta gehieneko parte hartzaile kopurua zortzikoa izango da.