Berriak

Atzealdea Apirilaren 15etik aurrera Tolosako garbigunea itxita egongo da sei hilabetez

Egokitzapen lan batzuk egin behar dituzte eta bitartean Andoaingoa erabilgarri izango dute herritarrek

2024·04·12


Apirilaren 15etik aurrera Tolosako garbigunea itxita egongo da egokitze eta hobetze lan batzuk egiteko. Lanen iraupena sei hilabetekoa izatea aurreikusten da eta epe horretan, herritarrek Andoaingo garbigunea erabili ahal izango dute. Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara egongo da zabalik eta larunbatetan 9:00etatik 13:30era.