Berriak
Atzealdea 2.260.861 euroko aurrekontua izango du Alegiako Udalak 2022 ekitaldirako
2022·01·21
Alegiako Udalak 2.260.861,26 euroko aurrekontua izango du 2022 ekitaldirako. Udaleko osoko bilkurak iragan abenduaren 3an onartu zituen. Erreklamazioak jartzeko epearen izapidea igarota, urtarrilaren 19ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen behin betiko onarpena.
Aurrekontuen inguruko xehetasunak laster argitaratuko dira ALEGIAKO ORRIEren ale berri batean. Norbaitek aurrekontuen dokumentua kontsultatu nahiko balu, udaletxeko bulegoetan egin dezake astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta bestela, lotura honetan kontsultatu daiteke.