Berriak

Atzealdea 2017ko lehen futbol partida ikusi ahal izango da larunbatean 11:00etan Elorri zelaian

Intxurreko kadete neskek Hernaniren aurkako ligako partida jokatuko dute

2017·01·05


Gabonetako etenaldiaren ostean, Intxurreko futbol taldeetako batzuk bihar bertan hasiko dira 2017ko lehen partidak jokatzen. Kadeteen mailako nesken taldea izango da asteburuan etxean jokatuko duen bakarra. Larunbatean Hernaniren aurkako liga partida izango dute alegiarrek 11:00etan Elorri zelaian. Alegiarrak laugarrenak dira sailkapenean eta hernaniarrak beraien atzetik daude, bosgarren.

Lehiara itzuliko diren beste bi taldeak gorengoen eta infantil mailako mutilenak dira. Gorengoek Soraluzen jokatuko dute larunbatean 16:30ean laugarren sailkatuaren aurka. Hezur gogorra izango du Santos Irazustabarrenaren taldeak zulotik ateratzeko bidean. Aralar Intxurreko infantilek aldiz, igandean jokatuko dute kopako partida Urnietan. 11:30ean hasiko da lehia eta alegiarrek lidertza defendatuko dute, orain arte jokaturiko bi partidak irabazi ostean.