Berriak

2020an Alegian egindako errenta aitorpenen %39a euskaraz egin zen

Euskaraz egiteko hautua lehenestera animatu nahi dira herritarrak, administrazioarekiko harreman orotan bezala

2021·04·20


2020an errenta aitorpena egin zuten alegiarretatik %39ak soilik egin zuen euskaraz. UEMAk eta Udalek urteak daramatzate administrazioarekiko harremanetan euskara lehenesteko kanpainak garatzen. Iazko datuek erakusten dute egindako aitorpenen erdia baino gutxiago izan zirela euskaraz egindakoak. Horren aurrean, euskara alor guztietan normalizatzeko eta egonkortzeko bidean, herritarrak izapide horiek euskaraz egitera animatu nahi dira, pixkanaka datu horiek hobetzen joan ahal izateko.