Berriak

2020ko Alegiako Festak bertan behera geratu dira

Festa batzordeak hartutako erabakia izan da eta ekainaren 23an ere ez da San Juan Surik ospatuko

2020·06·03


Alegiako Festa batzordeak 2020ko uztailean ospatzekoak ziren Alegiako Festak bertan behera uztea erabaki du. COVID-19ak eragindako ezohiko egoera honetan, guztion osasuna lehenestea da helburu nagusia eta osasun agintariek emandako gomendioak jarraituz, uztailean ospatzekoak ziren jaiak ez dira normalean ezagutu izan ditugun bezala ospatuko. Jende pilaketak ekiditea eta segurtasun distantziak mantentzea da ez kutsatzeko modurik eraginkorrena eta festetan egiten diren ekitaldi askok ez dute hori bermatzen. Ez da Festa batzordearen gustuko erabakia izan baina bizi dugun egoeran arduraz jokatzea tokatzen da eta zentzu horretan hartutako erabakia izan da.

San Juan Surik ez

Ezohiko egoerak bertan behera utzi duen beste ekitaldietako bat San Juan Sua izan da. Ekainaren 23an ez da plazan surik piztuko. Herritar asko elkartzen da egun horretan plazan suaren bueltan baina aurten, zoritxarrez, ez da halako ekitaldirik egiteko baldintzarik ematen.